XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goiz batez, ibai ertzean zebilela, norbaitek deitzen ziola entzun zuen.

Bere lagun kokodriloa zen.

Hau ibaian bainu bat hartzen ari zen.

- Kaixo kokodrilo, aspaldiko! Argalago zaudela dirudi.

- Bai, mutil, egun hauetan ez dut batere suerterik.

Dirudienez arrainak hona astean behin bakarrik etortzen dira.

Zuri, ordea, ongi doakizu ikusten denez.

Sekulan baino gizenago ikusten zaitut.

- Egia da; orain larre ederrak daude.

Zu ere gizenduko zinateke, arrainak bakarrik jan gabe, belarra ere jango bazenu.

- Nik arrainak baino gauza gehiago ere jaten dut.

Beste zenbait gauza ere gustatzen zait.

- Zer gehiago gustatzen zaizu, ba?.

- Izan ere... lotsa ematen dit esateak....

- Lasai, mutil.

Ez duzu nigan konfidantzarik ala?.

- Zurekin bai, baina ez dut nahi beste abereek jakin dezatenik.

Elefanteak kokodriloari zer gustatzen ote zitzaion jakin nahiz, honela esan zion: Beste inori entzuterik nahi ez baduzu belarrira esaidazu.

- Bueno, ba, Hurbil zaitez pixka bat.

Elefantea ogi zati bat baino hobeagoa zen eta ibai ertzera hurbildu zen.

Bitartean kokodriloa ere uretatik irten egin zen gehiago hurbiltzearren.

Elefanteak bere buru handia nahiko hurbildu zionean, honela esan zion kokodriloak: - Elefanteak ere gustatzen zaizkit eta berehala bere ahotzarra aho handia zabaldu zuen.

Elefanteak burua atzeratu egin zuen haserre.

Horrela, kokodriloak ez zion harrapatu bere sudur motz lodia besterik.

Kokodriloaren hortzak katigatu ziren, baina elefantearen larrua sendoa zen eta ez zuen zulatu.